Egubakoitzean, Uxue Osesek txapela jantzi zuen Uharteko eskuz banakako txapelketan, aurkariari –Sopelakoa– 18-16 irabazita.
Zapatuan, berriz, Ander Biainek Lakuako txapelketa irabazi zuen Enaitz Azpitarte alegiarrarekin batera. 22-16 nagusitu zitzaizkien Canabal-Cordon iruñarrei. 10-14 galtzen joan arren, gai izan ziren garaipena lortzeko. Azpitarte atzean fin, eta Biain oso ondo aurrean, batez ere bigarren zatian, defentsan bikain, ondo sakatuz eta airez tanto politak eginez.
Gaur, azkenik, Uxue Osesek asteburuko bere bigarren txapela eskuratu du, hau Maddi Berrocal bergararrarekin batera. Lakuan nagusitu dira hauek ere. 16-10 irabazi diete Malen Etxegarairi –hau ere oñatiarra– eta Ane Mendibururi –Uhartekoa–.