Arrasateko Aita Menni ospitaleak 120 urte bete ditu

Maialen Santos 2018ko eka. 29a, 13:06

Arrasateko Aita Menni ospitaleak 120 urte daramatza dibertsitate funtzionala duten pazienteak artatzen. 1898ko uztailean Gesalibar auzoan ireki zuen Aita Benito Mennik osasun zentroa, Euskal Herriko lehen ospitale psikiatrikoa izan zena.

Buruko gaixotasunak, desgaitasun intelektuala edota arazo kognitiboak dituzten pertsonen zaintzara bideratu dute ospitaleko langileen lana, bestelako patologiez ere arduratzen diren arren. Hala, desgaitasunen bat duen gaixo orori eskaintzen diete laguntza.

Aurrerapenak

Azken garaian buru osasuneko beste esparru batzuetara zabaldu dute zeregina, izan ere, arlo psikiatrikora bideratzeaz gain, mendekotasun maila ezberdineko pertsonei zuzendutako birgaitze zerbitzuak ere eskaintzen ditu Aita Mennik.

Momentuko baldintza sozialei arreta jarriz lan egiten dute ospitalean, bazterketa sozialean dauden pertsonei laguntza emanez. Haatik, ospitaleko jarduera Arrasatetik harago hedatu dute; EAEko 20 herritan 30 asistentzia-zerbitzu baino gehiago ipini dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak