Sexu Askapenerako Nazioarteko Egunarekin bat egin dute Debagoienean

Itziar Larrañaga Sarasola 2018ko ekainaren 28a

Oñatiko udaletxea, Sexu Askapenerako Nazioarteko Egunean.

Debagoieneko TransMarikaBolloFeminista koordinadorak antolatuta Normaltasuna popatik hartzera! lelopean antolatutako ekintzak egongo dira gaur. Aurten, Debagoieneko manifestazioa Aretxabaletan egingo dute, 19:30ean hasiko da Mani-festa-akzioa, herriko plazan. Oñatin, bestalde, 17:30etik 19:00etara Sexu eta genero ez-arautuak eta LGTBfobia solasaldia egingo dute, Antixena gaztetxean.

Gaur Aretxabaletan egingo den manifestazioko kartela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak