Gaineratu dute, orokorrean zaparrada ertainak iragarri arren balitekeela zenbait tokitan handiak izatea eta txingorra egitea, bereziki barnealdean. Era berean, ekaitz guneetan haizeak bolada gogorrekin jo dezake.
Astebururako iragarpena
Euskalmetek iragarri du goizaldean zerua tarteka hodeitsu agertuko dela eta goizean zehar hodeiak gutxitu egingo direla; arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira. Arratsalde-gauetik aurrera zaparrada txiki-ertainak bota eta ekaitzak jo dezake. Tenperatura minimoetan, aldaketarik ez da izango eta maximoak nahikoa igoko dira.
Zapatu goizean zerua hodei gutxirekin edo oskarbi egongo da. Arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira. Egunaren bigarren partean zaparrada txiki-ertainak bota eta trumoi-ekaitzak joko duela dio Euskalmetek. Arratsalde-gau partean haizea ipar-mendebaldera aldatuko da, bolada gogorrekin. Tenperatura maximoak igo egingo dira, bereziki Kantauri isurialdean.
Domekan, hodei gutxi izango dira; goizean goiz kantauri isurialdean behe-hodeiak izango dira. Arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira eta baliteke trumoi-ekaitzak jotzea, batez ere barnealdean. Tenperatura maximoak jaitsi egingo dira, Kantauri isurialdean, nabarmen.