Barrainkua eta Ugarte triatleta debagoiendarrak, Espainiako Txapelketara

Maialen Santos 2018ko eka. 27a, 13:29

Asteburu honetan bertan, ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean, Badajozen ospatuko den Autonomia arteko Espainiako Txapelketan arituko dira Ainhize Barrainkua aretxabaletarra eta Mikel Ugarte oñatiarra. Aloña Mendiko eta Saltoki Trikideakeko kideak, hurrenez hurren, Euskal Selekzioarekin arituko dira.

Sprint Triatloiarekin hasiko dute asteburua, eta hurrengo egunean Errelebokako Triatloiean hartuko dute parte. Selekzio bereko bi emakumek eta bi gizonek jokatuko dute azken proba hori. Domekan, autonomien artean sailkapen orokorra egingo da.

2018ko emaitzak

Aurten lau alditan irabazi du txapela Barrainkuak, 23 urtez azpiko mailan. Euskadiko txapelduna da duatloi eta triatloi sprint distantzian, eta azken horretan Gipuzkoako onena ere bada. Erandioko duatloian ere garaile izan zen.

Bestalde, Ugarte bigarren geratu zen Espainiako Triatloi Txapelketarako sailkatzeko Aguilar de Campon egindako proban.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak