Realeko jokalari Andoni Ugartek Oviedon jokatuko du datorren denboraldian, taldeak gaur, eguaztena, egin du-eta ofizial oñatiarraren fitxaketa. Sansen azken bost urteak egin eta gero Ugarte Javi Rozadaren aginduetara jarriko da datorren uztailaren 10ean, orduan hasiko dute-eta denboraldi aurrea. Hala, Oviedoko taldearen lehenengo fitxaketa izan da atzelari oñatiarra.