Parte-hartze libreko saioak egingo dituzte eguaztenean Mojategin

Xabier Urtzelai 2018ko eka. 26a, 11:10

Eguaztenean, 18:30ean hasita, parte-hartze libreko saioak egingo dituzte Mojategin. Atletak aire libreko denboraldian murgilduta daude, eta datozen asteotan izango dituzten txapelketetara begira gutxieneko markak lortzeko aukera izango dute Arrasaten. Malen Ruiz de Azuak jardungo du, besteak beste, pertija jauzian. Hemen ordutegiak:

Euskal Herri osoko atletak batuko dira eguaztenean Mojategin egingo dituzten parte-hartze libreko atletismo saioan. Hemen ordutegia:

 

  • 18:30, Pertika saltoa, kategorioa mistoa.
  • 18:30, Salto hirukoitza, gizonezkoak.                                  
  • 18:30, 200 metroko lasterketa, gizonezkoak.                              
  • 18:40, 200 metroko lasterketa, emakumezkoak. 
  • 19:00, 400 metroko lasterketa, emakumezkoak.                                                    
  • 19:10, 800 metroko lasterketa, gizonezkoak.
  • 19:20, 800 metroko lasterketa, emakumezkoak.
  • 19:30, 1500 metroko lasterketa, gizonezkoak. 
  • 19:30, luzera saltoa, mistoa.
  • 19:40, 1.500 metroko lasterketa, gizonezkoak.
  • 19:50, 100 metrotako lasterketa, gizonezkoak.
  • 20:10,  100 metroko lasterketa, gizonezkoak.
  • 20:20,  4x400 metrotako errelebo lasterketa, emakumezkoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak