Euskal artzain txakurrak hezteko ikastaroa egingo dute Oñatiko Larraña auzoan

Oihana Elorza Gorostiza 2018ko eka. 27a, 16:01
Euskal artzain txakur iletsua (Argazkia: wikipedia)

Bertako arrazako artzain txakurra izan eta txakurra ardi-lanerako hezi gura dutenendako ikastaroa izango da. Txakurrik gabe ere entzule moduan parte hartu ahal izango da. Euskal Herriko Artzain Txakur Txapelketen Antolatzaileen Elkarteak antolatu du, uztailaren 6an izango da eta plazak mugatuak dira.

Euskal artzain txakurrak hezteko ikastaro hau bertako arrazako artzain txakurra izan eta txakurra ardi-lanerako hezi gura duen edozeinendako da. Txakurrik gabe ere entzule gisa parte hartu ahal izango
da. Oskar Murgia izango da irakaslea eta partaide bakoitzaren mailara egokituko ditu azalpenak eta ariketak.

Ikastaroa uztailaren 6an izango da Oñatiko Larraña auzoan, Larrain-Gain soziedadearen ondoan. Plazak mugatuak dira eta komeni da izena aurrez ematea. Horretarako bideak hauek dira: webgune bidez edo telefonoz (656 75 51 83). Izena emateko azken eguna da uztailak 4.

Prezioari dagokionez, Euskal Herriko Artzain Txakur Txapelketako Elkarteko txapelketetan parte hartzen dutenentzat, doan; besteek, hamar euro. Lekuan bertan ordainduko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak