Elkarretaratzeak deitu dituzte hainbat herritan, feministek

Mirari Altube Arrese 2018ko eka. 22a, 08:07

2016ko sanferminetan neska bati eraso egin zioten bost gizonak aske utziko dituela Nafarroako Auzitegiak jakin zen atzo. Horrek haserrea eragin du, eta herri askotan egin dituzte protesta ekitaldiak, Eskoriatzan eta Antzuolan, esaterako. Gaur, egubakoitza, Debagoieneko beste hainbatetan daude deituta elkarretaratzeak.

Hona hemen gaurko deitutako bilkurak:

  • Arrasaten, Herriko Plazan, 19:00etan.
  • Aretxabaletan, Herriko Plazan, 19:00etan.
  • Oñatin, Foruen enparantzan, 20:00etan.
  • Eskoriatzan, Fernando Eskoriatza plazan, 18:00etan.

Behin betiko epaiaren zain

Behin betiko epaia iritsi arte utziko dituzte aske talde bortxaketagatik zigortutako bost gizonak. 6.000 euroko bermea ordaindu beharko du bakoitzak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak