Udanako Igoerak txanda bat gehiago izango du

Xabier Urtzelai 2018ko eka. 22a, 08:49

Bihar, zapatua, lasterketa ohi baino goizago hasiko dute, 14:30ean, federazioaren proposamena onartuta lasterketak txanda bat gehiago izango duelako. Irteera puntuan 70 pilotu baino gehiago batuko dira, horietako hamar oñatiarrak.

Zapatuko (14:30) Udanako Igoeraren 13. edizioak nobedade nabarmen bat ekarriko du, ohi baino luzeagoa izango dela, Udana Racing taldeko lagunek entrenamendu txanda bat gehiago jarriko dutelako: "Federazioaren proposamena izan zen eta onartu egin dugu. Hala, pilotuek bi txanda izango dituzte entrenamenduetarako, eta ondoren beste bi txanda ofizial", adierazi du Koldo Txintxurretak. 

Modu horretan pilotuek kilometro gehiago egingo dituzte lasterketan, eta ikusleek ere txanda bat gehiago izango dute gozatzeko: "Oso egingarria da, txanda bat 30 minutu baino ez direlako. Istripuak daudenean etortzen dira arazoak eta lasterketa komeni baino gehiago luza daiteke, baina espero dezagun halakorik ez gertatzea", dio federazioko prentsa arduradun Eduardo Maturanak.

70 pilotu baino gehiago 

Hala, federaziotik baieztatu dute 70 pilotu baino gehiago izango direla irteera puntuan, eta Udana Racingekoek nabarmendu dituzte horietako hamar oÒatiarrak izango direla: "Badago jendea autoa Udanako Igoerarako bakarrik prestatzen duela. Esaterako, hori da Josu Olalderen kasua, BMW Compact autoarekin etxeko lasterketan egingo du debuta". Hala, txantxikuen artean hauek dira lasterketan izango direnak: Asier Mugarza (Clio Sport), David Ardions (Mitsubishi EVO), Ruben Nogueiras (Silver Car), Josu Olalde (BMW Compact), Julen Altuna (BMW E36), Jagoba Txintxurreta (BMW E36), Andoni Boyero (Golf GTI), Josu Agirre (Ibiza Cupra), Asier Samaniego (BMW E36) eta Javier Mugarza (Clio Sport).

Ikusleendako oharrak 

"Komisarioei kasu egiteko eskaera egin gura dugu –lasterketan 40 izango dira– eta Udanako bazterrak zeuden moduan uzteko, hau da, garbi".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak