Gatz museotik Aretxabaletara, ibilbide aldarrikatzailea

Josu Bilbao Atxutegi 2018ko eka. 17a, 10:19

Aldarrikapenez betetako ibilbidea egin zuten 126 lagunek, Puntaik Punta jaialdiaren barnean. Izan ere, Leintz Gatzaga "mugikortasun aldetik ahaztuta" dagoela aldarrikatu zuten hainbat lagunek, eta besteak beste bidegorria bailarako herri txikienera ere heltzea eskatu zuten.

Gatzagako museotik abiatuta, Aretxabaletara PR-100 bidetik ibilbidea egin zuten hainbat lagunek. Ibilbidea Puntaik Punta jaialdiaren barnean egiteaz gain, Leintz Gatzaga bailara mailan "mugikortasun arloan kontuan hartzeko" aldarrikapena egin zuten. Besteak beste bidegorria Leintz Gatzagara heltzea aldarrikatu zuten ibilbidea egin zutenek. "Herri txikiena izanik, ahaztuta dago Leintz Gatzaga eta mugikortasun aldetik bailarako beste herriekin lotzea ezinbestekoa ikusten dugu", aldarrikatu zuten.

Horrela, Aretxabaletara elkarrekin helduta heldu ziren ibilbidea egitera animatu zirenak, eta plazan bertsoa abestu zuten denek batera.

 

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak