Hainbat debagoiendarrek egin dute bat Altsasuko gazteekin

Jokin Bereziartua Lizarazu 2018ko eka. 16a, 18:45

Audientzia Nazionalak zigortu dituen Altsasuko gazteen aldeko aldarriak nonahi izan dira manifestazioan zehar.

Antolatzaileen arabera, "historikoa" izan da manifestazioa. 20 autobusetik gora irten dira gaur, zapatua, Debagoienetik Iruñera Altsasuko gazteen askatasuna eskatzeko Ez da justizia lelopean egin den agerraldira. "Zuekin gaude, ez zaituztegu bakarrik utziko. Ez dugu etsiko Altsasuko kaleetan libre ikusi arte!", oihukatu dute, besteak beste, zigortutako gazteen gertukoek agerraldiaren amaieran.

Milaka lagun elkartu dira, eta hainbat tartetan manifestazioa geldi egon behar izan da batu den jendetzagatik. Gizarte, politika, kultura eta sindikalismo arloko 50 eragilek bat egin dute bat aldarriarekin, baita Nafarroako Gobernuak eta Parlamentuak ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak