Emanaldia bihar –zapatua– 19:00etan izango da, San Martin elizan. Arrasateko abesbatza Aramaion inoiz abestu gabea da. Bizente Goikoetxea gogoratzeko ere aprobetxatuko dute saioa, eta, horrela, hark konposatutako hainbat pieza interpretatuko dituzte, Missa pro defunctis lanekoak. Eugenio Etxebeste ariko da organoan. Beste hainbat abesti ere kantatuko dituzte.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.