Onartu egin zuen gertaera akusatuak epaiketan, eta fiskaltzak eskatutakoarekin konforme agertu zen.
Epaian jasotakoaren arabera 2017ko maiatzaren 30ean gertatu zen guztia, 19:10 inguruan, ikastetxe horretako ikasle izandako gizonezkoa "emakumeen komunetan sartu zenean intimitatea urratzeko asmoarekin". Alboko komunean zegoen neskaren "irudiak grabatu" zituen telefono mugikorra "atearen azpiko aldetik sartuta".
Epailearen erabakia izan da kartzela zigorrik ez ezartzea, datozen bi urteetan antzeko deliturik ez egiteko baldintzarekin.