Letamendi eta Alonso, Espainiako txapeldun, taldeka

Xabier Urtzelai 2018ko eka. 14a, 15:38
Selekzioko ordezkariak podiumean.

Asteburu ezin borobilagoa izan da Euskal Herriko Mendiko Selekzioko ordezkariendako, Castelloko Mabo Borriol maratoian –Espainiako Txapelketa– protagonista izan dira-eta, taldeka, bai gizonezkoetan eta baita emakumezkoen kategorian ere.

Emaitza "historikoa" izan da, selekzioko ordezkarien esanetan, eta tartean egon dira bi oñatiar: Iban Letamendi eta Axier Alonso, hain zuzen. Lasterketako irabazleak Aritz Egea eta Sandra Sevillano izan ziren, eta ezin da ahaztu juniorren kategorian Irati Zubizarreta izan zela onena. 

'Doblete' ikusgarria 

Gizonezkoen kategorian txarto ohituta zeuden Euskal Selekzioko ordezkariak, ez da-eta izan lehenengo aldia txapelketa irabazten dutena. Emakumezkoen partetik, berriz, Euskal Selekzioa lehenengoz igo da podiumaren lehen postura, aipatu moduan, doblete historikoa lortuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak