Debagoieneko Kuadrillen arteko VII. Zazpiko Futbol Txapelketa badator

Mikel Zumalde 2018ko eka. 18a, 16:33
Talde aretxabaletarra, iazko txapeldunordea.

Zazpigarrenez jokatuko dute Debagoieneko kuadrillen arteko zazpiko futbol txapelketa UDAk antolatuta. Uztailaren 21ean, larunbata, izango da Ibarra futbol zelaian. Izena emateko hiru bide jarri dituzte: Instagram, Whatsapp eta helbide elektronikoa.

Txapelketa uztailaren 21ean izango da, eta izena emateko azken eguna uztailaren 19a da. 16 urtetik gorakoek har dezakete parte, 2002. urtean jaiotakoak barne.

Talde bakoitzak arduradun bat izendatuko du eta haren telefono zenbakia jakinarazi beharko du; baita 100 euro sartu ere Laboral Kutxako kontu honetara: ES 93 3035 0002 16 0020703093.

Guztira 1.000 euro banatuko dituzte sarietan; lehengoari 600, bigarrenari 300, eta hirugarrenari, 100.

Ibilbide arrakastatsua

2011n lehenengo aldiz aurkeztu zen Debagoieneko kuadrillen arteko txapelketa. Aurten zazpigarrena izango da, eta aurreko urteetan lez, egun guztian zehar giro aparta egongo da Ibarran. Urteotan izandako hazkundea nabarmena da, geroz eta jende gehiagok parte hartzen baitu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak