78 proposamen jaso dituzte aurten eta honako filmak aukeratu:
- 592 metroz goiti, Maddi Barber (Iruñea, 1988)
- Ama, Josu Martinez (Bilbo, 1986)
- Ancora Lucciole, Maria Elorza (Gasteiz, 1988)
- Espedizio handia, Iban del Campo (Arrasate)
- Kafenio Kastello, Miguel Angel Jimenez (Madrid, 1979)
- No me despertéis, Sara Fantova (Bilbo, 1993)
- Zain, Pello Gutierrez (Donostia, 1979)
Aukeraketa hori egin duen batzordea honako kide hauek osatu dute: Carlos Plaza –Donostia Kulturako Zine Unitateko teknikaria–, Ivan Miñambres –UniKo ekoiztetxeko zuzendaria–, Jorge Rivero –zinegilea, Asturiasko Cortometrajes Laboral Cinemateca programako koordinatzailea, Cortosfera aldizkariko kritikaria eta Gijongo eta Aguilar de Campooko zinemaldien programatzailea–, Lorena Martin –Canarias en Corto programako tekniko arduraduna– eta Ruth Perez de Anucita –Donostia Zinemaldiko Komunikazio Arduraduna eta Zuzendaritza Batzordeko kidea–.
"Katalogoak dokumentala eta fikzioa jasotzen ditu, generoen arteko mugak hautsiz zenbait
kasutan", jakinarazi dute Kimuakeko kideek.
Bigarrenez aukeratua
Iban del Campo bigarren aldiz izan da aukeratua Kimuak programan; 2009an Dirty Martini dokumentalarekin parte hartu zuen.
Zientzia-fikziozko lana da Espedizio handia. L'Estrange familia protagonista hartuta, gizakiak
izarren hautsa baino gehiago izateko duen nahia behatzen du, familia hau espaziorako bidean
jarraituz.