Ampo Goierriko ziklistak protagonista izan ziren Gipuzkoako Banakako Erlojupekoko Txapelketan, kategoria nagusian bai, behintzat. Xabier Mikel Azparrenek ez zuen kontrariorik izan (27.35) eta haren taldekide Xabier Murgiondo oñatiarra bigarren sailkatu zen (27.58). Bi ziklista horiek izan ziren erlojua 27. minutuan geratzeko kapaz, hirugarren sailkatu zen Mikel Mujikak 28 minutuko denbora egin zuen-eta, Murgiondorengandik 2 segundora. Aritz Kortabarria antzuolarra, berriz, seigarren postuan sailkatu zen, irabazlearengandik minutu eta bi segundotara.
Emakumezkoetan Irene Usobiaga izan zen onena (31.28),