Oinarritik gailurrera arte izenburua izango du mahainguruak –gazteleraz izango da– eta protagonista bakoitzak bere kirol ibilbidearen gaineko errepasoa egingo du, besteak beste.
Esperientzia pertsonalak
Mahainguruan esku hartuko dutenak dira: Juan Jose Gude epailea –25 urtetako esperientzia kantxetan–, Ane Herrero –eskubaloi jokalari eta entrenatzailea, bizitza osoa darama Arrasateko klubari lotuta–, Rakel Varela –Euskal selekzioko hautatzaile eta entrenatzailea– eta Gurutz Aginagalde –BM Logroño La Rioja taldeko atezaina, 600 partidu baino gehiago jokatu ditu Asobal ligan, eta Espainiako selekzioarekin ere izan da–.