Lan ona egin dute Eskolarteko Euskal Herriko bertso txapelketan Aranak eta Ugartek

Arantzazu Ezkibel Galdos 2018ko eka. 9a, 17:34
Finalean parte hartu duten 13 bertsolariak. Argazkia: XDZ

Gorka Pagonabarraga durangarrak jantzi du txapela gaur, Saran jokatu den Eskolarteko Euskal Herriko bertso txapelketan. Debagoieneko bi ordezkari izan dira finalean: Oihana Arana eskoriatzarra eta Aitor Ugarte aramaioarra. Lan ona egin dute bailarako bi bertsolariek: saioaren bigarren zatirako sailkatu dira.

30. txapelketa izan da gaurkoa. Saran jokatu dute, eta 13 bertsolarik parte hartu dute. Lehenengo zatian zortziko handian eta txikian kantatu dute. Lan horiek eginda puntuazio handiena lortu dutenak pasatu dira finaleko bigarren zatira. Sailkatu diren sei bertsolariak izan dira: Aitor Ugarte, Aner Peritz, Elixabet Etxandi, Gorka Pagonabarraga, Irati Alcantarilla eta Oihana Arana.

Banakako lana

Banaka aritu dira sailkatutako sei bertsolariak, lehen puntua emanda hasieran eta gaia emanda gero, zortziko txikian eta bost puntuko neurrian hurrenez hurren.

Mikel Mendizabalek jantzi dio txapela

1982tik bertsolaritza ikastetxeetan lantzen eta urte luzez Eskolartekoaren antolaketa lanetan aritu den Mikel Mendizabalek jantzi dio txapela irabazleari. Sari banaketan parte hartu dute lurralde guztietako Eskolarteko antolatzaileek – tartean, Xabi Igoa aramaioarrak–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak