Jardunaldiaren irekiera ekitaldian izango dira Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak, MUko errektore Bixente Atxarekin batera.
Ondoren hainbat gonbidaturi emango diote hitza; Patrick Duguayk, Quebeceko Chantier de l´Économie Sociale erakundeko lehendakaria eta Ana Moreno Romerok, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Erakunde Iraunkorren Ikerketa Taldeko koordinatzailea izango dira hain zuzen ere.
Lurraldeko zazpi kooperatibatako (besteak beste, Eroski, Mayer eta Fagor) ordezkariek, ostera, gizarte-eraldaketaren arloan aurrera daramatzaten esperientzia berritzaileak azalduko dituzte.