Batzuk euritarako babesgarriekin, beste batzuk jatekoa eta edatekoa aldean hartuta, eta guzti-guztiak zapian eskuartean hasi dira iristen. Umeak, gazteak eta helduak, irribarrean ahoan dutela eta erabakitzeko eskubidea jai giroan aldarrikatzeko gogoz datoz.
Oraingoz behintzat eguraldiak bat egin du erabakitzen eskubidearen aldeko jaiarekin, eta giro paregabea dago giza katea egin ahal izateko.