Ziklistek Udana gainditu beharko dute 30. kilometroan –mendiko saria–, eta Legazpitik bueltan ostera ere Udanako gaina pasako dute, Oñatira itzultzeko. Azken kilometroetan (62), baina, Santipillauko igoerak azken aukeraketa egingo du, eta ziklista azkarrenak 17:40 inguruan iritsiko dira helmugara. AloÒa Mendi-Ulma taldeak sei ziklista izango ditu lasterketan. Lehenengo urtekoak Unai Cueva, Aritz Torres eta Unax Arregi, eta bigarren urtekoak Aimar Erostarbe, Danel Casais eta Aitor Altube egongo dira. Eurekin batera ibarreko txirrindulari gehiago ere izango dira lasterketan.