Udaero 2018 programarako izen-ematea zabalik dago

Imanol Beloki Unamuno 2018ko eka. 6a, 11:52
Udaeroko udalekuetan umeak ur azpian.

Udaero Aretxabaleta eta Eskoriatzako gaztelekuek elkarrekin antolatzen duten udako aisialdi eskaintza da. 12 eta 17 urte bitarteko nerabeei zuzenduta dago, eta bertan izena emateko azken eguna ekainaren 24a da.

Egitasmoa bi zatitan banatuta dago: gazte udalekuak eta Ihesbidearen Ituna, eta bakarrean edo bietan eman daiteke izena. Gazte udalekuak uztailaren 2tik 6ra izango dira eta prezioa 40 euro da. Egitaraua honako hau da: uztailaren 2an, Mutrikura egun-pasa egingo dute, eta bertan, snorkel-a egingo dute igerileku naturalean. Uztailaren 3an, Garaioko Tourra egingo dute, bizikletan. Uztailaren 4ean, izarrak ikusteko mendi irteera egingo dute. Uztailaren 5ean, Usakora irteera. Eta uztailaren 6an, berriz, Urdaibaira egunpasa, kayakean ibiltzera.

Ihesbidearen Ituna, bestalde, uztailaren 10etik 13ra bitartean egingo dute, eta horren prezioa 20 euro da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak