Kontzertuaren kronika
Hamarrak pasatxo eman zion hasiera ekitaldiari, ikaragarrizko musikariz inguratuta. Pantxo Varonak eta Anton Gartziak 30 urte baino gehiago daramatzate berarekin. Gitarran Jaime Asua handia, Alarma taldeko gitarra-jole izandakoa, Priko Barcelo baterian, Laura Gomez argentinarra baxuan, Mara Barros ahotsetan eta Jose Miguel Sagaste haize instrumentuekin.
Kontzertuak bi ordu eta erdi inguru iraun zuen. Hasiera 1985eko abesti zahar batekin eman zion Cuando era más joven eta azken diskoko kantu sorta abestu zuen jarraian, jendea entzuteko desiratzen zegoen abestiak heldu bitartean. Gainera, abesti batetik bestera hitzaldi ederra utzi zituen; Franco, bere ihesaldia Londresera bertan exiliatuz, Mikel Laboa, Mikel Erentxun eta beste hainbat anekdota eta pertsona aipatuz. Horrela, abestiz abesti, eta musikarien eta ahotsetan zeudenen laguntzaz, amaierara eraman zuten kontzertua.
Jendeak bikain pasatu zuen, batez ere, ezagunagoak ziren abestietan dena emanez. Oholtzatik joan-etorri bat egin ostean, bi abestiko bis batekin amaitu zen kontzertua.
Hasieran aipatutako moduan, bere osasuna nolakoa zen ziur jakin gabe, bere berragerpena inkognita hutsa zen ikus-entzuleentzat; baina esan beharra dago nota oso onarekin burutu zuela zapatuko gaua eta jendea oso pozik irten zen zezen plazatik.