Haizea Tornay Gipuzkoako txapeldun

Xabier Urtzelai 2018ko ekainaren 3a

Emakumeen Gipuzkoako Xake Txapelketako azken txanda jokatu zuten atzo, zapatuan, Donostian, eta Arrasate-Arlutz taldeko Haizea Tornayk txapela lortu zuen.

Guztira bost txanda jokatu dituzte, zapaturo partida bat, eta Haizea Tornay partida guztiak irabazita nagusitu da torneoan. Guztira 15 parte-hartzaile egon dira eta Gipuzkoako Xake Federazioak antolatu du torneoa. 14 urterekin Emakumeen Gipuzkoako txapeldunik gazteena bihurtu da Tornay eta 2 asteburu barru Emakumeen Euskal Herriko Txapelketan parte hartuko du Gasteizen. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak