"Lehen aldia da bailarako guraso elkarte guztiok bat egiten dugula Euskal Eskola Publikoaren jaira joateko. Elgetako, Antzuolako, Arrasateko, Oñatiko, Aretxabaletako, Bergarako eta Eskoriatzako guraso elkarteak, hain zuzen. Guztira 238 lagun eta lau autobus" azaldu du Arrasate Herri Eskolako guraso elkarteko kide batek.
Iaz, Eskoriatzako, Aretxabaletako eta Arrasateko gurasoek batera antolatu zuten jaira joateko autobusa, eta aurten deialdia zabaldu egin dute.