Bergarakoak ez du jokalari moduan elastiko txuri-urdina janzteko aukerarik izan, baina entrenatzaile moduan jardungo du: "Jokalari moduan futbola utzi nuenean helburu nagusia Lehenengo Mailan entrenatzea zen, eta helburu horren barruan, baita Realeko entrenatzaile izatea ere. Orain, aukera hau aprobetxatu egin behar da. Aurretik dugun lana ez da makala, baina ederra izango da".
Bergarakoak ez daramatza urte asko entrenatzaile moduan, zazpi urte: "Ez naiz kasualidadeetan sinisten duen horietakoa. Entrenatzaile moduan beti izan dut Reala begiz jota. Badakit nora iritsi gura dudan talde honekin, eta topera joango gara horren bila".
Fitxaketen berririk ez
Bergarakoak ez du gura izan fitxaketen gainean berba egin, ez jokalarien gainean, ezta ere ondoan lanean izango dituen laguntzaileen gainean ere: "Onenekin lan egitea gustatzen zait".
Jokalarien gainean, berriz, zera adierazi du: "Talde indartsua dugula uste dut, gipuzkoarrez osatutakoa eta emaitza onak eman izan dituena. Kontua da atzerritarrekin oreka bilatzea, onenen artean lehiatzeko aukera emango digun oreka hori izatea". Gaineratu zuen ez dela joko-estilo bakarrean sinisten duen horietakoa.