Etorkizuna Eraikiz Guneak zabaldu ditu ateak

Mirari Altube Arrese 2018ko mai. 29a, 17:18

Estatuan administrazio publiko batek martxan jartzen duen lehen politika publikoen laborategia da Etorkizuna Eraikiz Gunea. Hub honek Europako hainbat hiritan, esaterako, Londresen, Amsterdamen, Berlinen eta Copenhagen martxan daudenak hartu ditu erreferente moduan, eta Etorkizuna Eraikiz programak planteatzen dituen ildoei erantzuten die.

Etorkizuna Eraikizek erakunde, gizarte zibil, elkarte, enpresa, herritar eta bestelakoen artean aliantzak ehuntzea du zutabe. Hori horrela,  Etorkizuna Eraikiz Gunea Gipuzkoako Foru Aldundiren egoitzaren beheko solairuan kokatu dute, kale mailan.

Olanoren esanetan, gunea funtsezkoa izango da adostasun eremu berrien sortzaile izango duen papera dela eta. 200 metro koadro ditu, hiru espaziotan banatuta: bilera gela bat, bisitariei Etorkizuna Eraikiz zer den azaltzea helburu izango duen eremu bat eta erabilera anitzeko beste eremu bat.

Etorkizuna Eraikiz Guneak agenda nabarmena du jada, 40 ekitaldi inguru ditu eta programatuta urte amaierara arte: tartean, mintegiak, topaketak eta hitzaldiak. Etorkizuna Eraikiz Foroa ere egingo dute bertan, urtean lau aldiz. Aldundiko ordezkariek azaldu dute programazioa zein espazioa bera, bizirik dauden proiektu baten parte direla, eta irekita daudela herritarrek zein gizarte eragileek egin ditzaketen ekarpenetara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak