Maiatzaren 18an Dearborn hirian (Michigan, AEB) egindako sari banaketan jaso zuen Fagor Ederlanek, segurtasun produktuen kategoriako bikaintasun saria. Joe Hinrichs, Fordeko lehendakariorde exekutibo eta eragiketa globaletako lehendakaria, eta Hau Thai Hang, Fordeko produktu garapeneko eta erosketetako lehendakariorde exekutiboaren eskutik jaso zuen saria Fagor Ederlanek.
Thai-Tangek nabarmendu zuenez, "Fagor Ederlanen moduko hornitzaileak funtsezkoak dira Forden arrakastan, mundu mailako mugikortasun konpainiarik ezagunena izatera heltzeko egiten duen ahaleginean arrakasta izaten laguntzen baitiote".
Fagor Ederlaneko zuzendari nagusiak, Marcial Iruretagoienak, eskertze hitzak izan zituen Fordendako: "Eskerrak ematen dizkiogu Ford Motor Companyri, automobilaren industria seguruagoa eta iraunkorragoa izaten laguntzen duten produktuak diseinatzen eta garatzen eskaini diogun laguntza zabala aitortzea guretzat ohore handia izan delako".