Iban Letamendik azpimarratu du gaurkoan lasterketa gogorra izan dela hezetasun handia zegoelako: "Ikusleendako giro oso ona egon da, baina guretzako ez da izan egunik aproposena. Konplikatua izan da; hezetasuna zegoen eta asko izerditzeko arriskua. Lokatzara eta beroa zegoen. Dena batuta oso lasterketa konplikatua izan da".
Jende uholdearen animoak asko eskertu ditu oñatiarrak: "Gaur jende mordoa zegoen edonon: Sancti Spiritu gainean, Aizkorrin, Andraitzen... denean jendea animoak ematen. Parte hartu dudan edizio guztien artean jendetsuena izan dela esango nuke. Asko disfrutatu dut, sufrimenduarekin batera oso polita izan da, egia esan. Horrelako lasterketa bakarrik egitea edo horrelako laguntzarekin egitea alde handia dago; asko eskertzen da". Orain, Letamendik Euskadiko selekzioaz Espainiako txapelketa izango du jo muga; ondoren, munduko txapelketara joan edo ez erabakitzear duela selekzioarekin azaldu du.
Lehen Debagoiendarrak:
1- Iban Letamendi (31. postuan): 04:26:50. Oñati
2- Iokin Garai (58. postuan): 04:42:09. Oñati
3- Asier Alonso (82. postuan): 04:51:13. Oñati
Kilometro bertikala
Aurtengo kilometro bertikalak eguraldiaren ondorioz, azken orduko aldaketak izan ditu. Hala, ibilbide eta desnibel motzagoak izan ditu. Egubakoitzean jokatu zen Kilometro bertikala eta, lehen bi debagoiendarrak helmugaratzen oñatiarrak izan ziren: Joseba Molinero (00:40:07) eta Maite Zabaleta (00:48:15).
Argazkian: Zabaleta eta Molinero, Maite Anton eta Marije Zubizarreta lasterkariekin.