Atletismoa, futbola, xakea, karatea, txirrindularitza... kirolaz edonon gozatzeko aukera izan da asteburuan Arrasaten. Izan ere, aurtengo kirol Jokoak Arrasaten ospatu dira. Balorazio positiboa egin du Dorleta Ugalde Eusko Jaurlaritzako kirol teknikariak: "Herri barruan txirrindularitzaz gozatzea oso polita izan da. Jendearekin babestuta egon da".
"Oso ondo joan dira modalitate guztiak. Herria kirolez beteta egongo da. Zapatuan atletismoa, futbola, karatea... eta gaurkoan txirrindularitza, xakea... balorazio oso positiboa egiten dugu", azpimarratu du Ugaldek.
Txirrindulariendako oso garrantzitsua den ginkanak ere harrera beroa izan du gaur eguerdian Biteri plazan: "Txirrindulari bat osoa izateko, ez du soilik abiaduran ibitzen jakin behar; bizikleta kontrolatzen ere jakin behar du eta oreka mantentzeko gai izan behar da pelotoian joaten jakin dezan", argitu du Jaurlaritzako kirol teknikariak.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!