Zeliakoen elkarteko kide Bilaitz Marzanek oraindik ere asko dagoela egiteko azaldu du; izan ere, konfiantza dela gakoa dio. Hau da, elikagaiak glutenik gabekoak izan arren, 'kutsatuta' ez egotearen konfiantza: "Kanpoan lasai eta ziur jateko aukera izatea da gure kezka. Gure aldarrikapena hain zuzen ere horixe da, kanpoan seguru jatearena. Guk ez dakigu erabiltzen duten tresnak edo olioa garbi dagoen; glutenik gabe, alegia".
Komertzioak eta tabernak kontzientziatuz
Zeliakoen Nazioarteko egunaren bueltan, Bergarako hiru tabernak eta harategi batek konpromisoa hartu dute: ikastaroa egin dute eta aurrerantzean zeliakoendako ere aukera eskainiko dute. "Gizartean asko dago egiteko baina urratsak ematen ari dira".