Ointxe Araskik eta Galiziako Celta Zorkak eguerdian jokatutako final-laurdena ez da bihotz arazoak dituztenendako egokiena izan –federazioa streaming bidez zuzenean dabil partiduak eskaintzen–.
Final-laurdenetako partidua amaitzeko 12 segundoren faltan euskaldunak puntu bat aurretik ziren (50-49) eta galiziarrek hutsartea eskatu dute. Bost segundo baino ez dituzte behar izan markagailuan aurretik jartzeko (50-51), eta Iñaki Ogararen neskek 7 segundo baino ez zituzten finaletarako txartela eskuratzeko. Bada, kantxaren eskuin aldetik eraso jokaldia antolatuta, baloia Iratxe Perezek hartu eta zale euskaldunen artera zoramena eraman duen saskiratzea lortu du (52-51), txirrinak partidu amaiera adierazten duen momentu berean.