Ointxe! Araskiren eta Loiola Indautxuren artean aurreikusitakoa bete zen, intentsitate handiko partidua jokatu zuten eta partidua azken minutuetan erabaki zen. Hor, Uxue Esparta izan zen Loiola partiduan sartuta izan zuena, baina Arrasateko eta Gasteizko Klubek elkarlanean sortu duten Ointxe! Araskik ez zuen amore eman, eta Teresa Mbomio e Irene Muruak gidatuta, Ogararen taldeak 57-43 irabazi zuen –Murua izendatu zuten jokalari onena, 27ko balorazioarekin–.
Final-laurdenen ordutegiak:
- 10:00 Bartzelona CBS vs Movistar Estudiantes (Aljaraquen)
- 12:00 Ointxe! Araski vs Celta Zorka (Aljaraquen)
- 16:00 El Pilar vs Basket Almeda (Aljaraquen)
- 18:00 Canterbury Academy vs Snatt's Sant Adria (Aljaraquen)