Gipuzkoako, Bizkaiako, Nafarroako eta Arabako Pentsiodunen Plataformen deialdiarekin bat egin du Duintasunak eta hala, zapatuan Donostiara joateko dei egin dute. Hiru aldarrikapen nagusi entzungo dira zapatuan Donostiara. 1080 euroko gutxieneko pentsioa; sostengarritasun faktorea ezabatzea eta erosteko ahalmena berreskuratzea.
Duintasunako kideek atzoko agerraldian azaldu zutenez, EAJren eta PPren arteko akordioarekin ez dute 2013tik gaur arte galdu duten erosteko ahalmena berreskuratuko eta gaineratu zuten, "pentsio publikoen sistemak lurazorako ikuspegi eta neurri iraunkorrak behar dituela eta ondorioz, ezin duela aurrekontuen negoziazio erabakien menpe egon".
Erantsi zuten, "gizurretan dabiltzala dirurik ez dagoela esaten dutenean, gaur egun inoiz baino aberastasun handoagoa dagoelako". "Gure inguruko zenbait herrialdek, Frantzia, Italia edo Portugalek erabiltzen duten BPGa baino lau puntu gutxiago erabiltzen dira pentsioetarako". Salatu zutenez, dirua ez dela arazo, bai ordea borondate politikoa.
Hala, Duintasunako kideek euren aldarrikapenak berretsi eta mobilizazioekin jarraitzea erabaki dutela aditzera eman zuten. "Hiri eta herrietan astelehenero egiten ditugun elkarretaratzeekin jarraituko dugu, eta eskuz esku, gizarteko erakunde ezberdinekin batera maiatzaren 26an Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan mobilizazio zabala egitera goaz", adierazi zuten.
Hauek dira une honetan Duintasuna elkartearen aldarrikapen nagusiak:
- 1080 euroko gutxieneko pentsioa
- Erosteko ahalmena berreskuratzea
- KPIaren araberako igoera
- Sostengarritasun faktorea ezabatzea
- Gizarte Segurantza sistema propioa