Indartsu ekin diote lasterkariek Emakumeen Birako hirugarren etapari

Itziar Larrañaga Sarasola 2018ko maiatzaren 21a

Euriaren mehatxupean eta minutu batzuk atzeratuta hasi da 31. Emakumeen Birako hirugarren etapa. Txirrindulari guztiak prest zeuden eta hasiera eman diote lasterketari 15:30ean, baina metro gutxi batzuk egin dituztenean gelditzeko agindua eman du ertzain batek. Antza lasterketa 16:00etan hasi behar zela uste zuen, eta horregatik geldiarazi du. Hala ere, gaizki-ulertua argitu, eta segituan eman diote behin-betiko hasiera Aretxabaletan hasi eta amaitzen den etapari.

Argazkiak: Imanol Beloki.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak