Durana kalean pilatu dira txirrindulariak, baita lasterketa gertutik jarraitu gura zuten ikusleak ere, ume, heldu zein nagusi. Txalo zaparrada eskaini diete emakumezkoen 24 talde indartsueneko ziklistei, tartean BizkaiaDurango-Euskadi Murias euskal taldeko kideei. Esandakoa baino bost minutu beranduago abiatu dira, gogotsu abiatu ere, eta aurrez aurre 122 kilometro.