Prezipitazio handia iragarri dute gaur arratsalderako

Mirari Altube Arrese 2018ko maiatzaren 21a

Meteorologiako Zuzendaritzak jakinarazi du abisu horia ezarri dutela prezipitazio handiagatik 15:00etatik 21:00etara. EAEko zenbait tokitan 15 litro metro koadroko baino gehiago pila daitekeela ordubetean adierazi dute, bereziki barnealdean: "Zaparrada ertainak eta trumoitsuak botako ditu, baliteke zenbait tokitan handiak izatea eta txingorra egitea".

Bihar, martitzena, zerua tarteka hodeitsu egongo dela iragarri dute; zaparrada txikiren bat bota dezake, noizbehinka ertaina izanik. Norabide aldakorretako haize ahula ibiliko da eta tenperaturari dagokionez ez dute espero aldaketarik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak