Aitorren hizkuntz zaharra kantuarekin eman diote hasiera Elgetako Kantu eta Dantza Egunari. Herriko plazako hasiera ematearen ostean herriko bost tabernen ibilbidea egin dute: Maialde hotela, Bolatoki taberna, Patxi taberna, Haizea taberna eta El Rincon de Lola taberna.
Akordeoi baten eta bi gitarraren laguntzarekin egin dute ibilbidea. Egunerako aukeratutako kantutegia, berriz, Maitasun hitzak, Maitetxo, Markoxen txerrixe, Martxa baten lehen notak, Mendian gora, Mendizaleak aurrera, Nere herriko neskatxa maite, Neska zaharrak eta Nevadarat joan nintzen.
Giro ederrarekin egin dute kantuan bertaratutakoek. Orain, bazkaria dute kiroldegian eta 18:00etan emango diote hasiera Herrixa Dantzan saio bereziari Jainaga eta Narbaiza trikitilariekin. Ohikoa denez Patxi Monterok gidatuko du dantzaldia.