Arrasateko Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza jaso du IMME elkarteak, eta Udaleko ordezkariekin batera Aldundiko Berdintasun zuzendari Miren Elgarresta izan da gaurko aurkezpenean.
Elgarrestak adierazi du dokumentalean agertzen diren emakumeek nahi dutena dela "pertsona moduan haztea", harremanen bitartez: "Eurentzat zaila da etorkizun hobearen bila hasitako bidea, baina oztopoak gainditzeko erabakia hartua dute, eta eskatzen digute enpatia gehiago, euren lekuan jartzea".
Elgarrestak gaineratu du gizarte aurreratua dela hemengoa, baina badirela hobetzeko gauzak, eta bat dela "berdintasuna".
Lanean ageri direnak "ahaldundutako emakumeak" direla eta "deonontzat adibide" direla gaineratu du.