"Mendiz mendi euskaraz, naturaltasunez bizitzeak batzen gaitu talde guztiok", diote prentsa-oharrean. "Beraz, maiatzaren 27a ez da izango egun isolatua gure jardunean, baizik eta mendizale euskaldun ororendako deia gurekin bat egiteko". Egitasmo honen bidez, elkarren arteko harremana sendotu nahi dute. "Euskarari beste arnasgune bat eskaini nahi diogu, non eta gure zaletasunaren gune naturala den mendian".
Mendi irteera Lizarragako bentan hasiko da (9:00etan), eta 22 kilometro luze ditu, nahiz eta izango den aukerarik ibilbide "errazagoa" egiteko, mendizerratik ez baizik eta pistatik joango dena.