Stiglitzek interes handiz jaso zuen ekimenaren berri, eta etorkizuneko erronka eta desafioei aurre egiteko egin dezaken ekarpena nabarmendu zuen. Izan ere "Gipuzkoa gauzak ondo egiten ari den munduko toki horietako bat" dela aipatu zuen Ekonomiako Nobel sariaren irabazleak.
Gainera, Gipuzkoako ehun ekonomikoaren eta enpresa ereduaren ezaugarriak aurkeztu zizkioten foru arduradunek Joseph Stiglitzi: industriaren pisua, ETE kopuru altua, berrikuntzaren aldeko apustua, ekonomia soziala… Gainera, Gipuzkoak eta euskal lurraldeek duten zerga eta finantza sistema berezia aurkeztu zioten eta, hemen, autogobernua ahalbidetzen duen eta arrakastako gakoetako bat den Kontzertu Ekonomikoari buruzko xehetasunak azaldu zizkioten.
Ekonomiako Nobel sariaren irabazlea Donostian da egunotan, Gipuzkoa Talk konferentzia zikloan parte hartzeko. Topaketa sorta Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Ekonomisten Euskal Elkargoak antolatu dute, elkarlanean. Marko honetan, eta Garapena, desberdintasuna eta demagogia XXI. mendean izenpean, hitzaldia eskainiko zuen atzo Stiglitzek Kursaalean, 700 lagunen aurrean. Desberdintasun soziala ere izan zuen hizpide Markel Olanok, bere aurkezpenean.