Antzuolak ala Aretxabaletak, nork jokatuko du promozioa?

Xabier Urtzelai 2018ko mai. 16a, 16:04

Erregional preferentean haserre dabiltza Antzuolako eta Aretxabaletako klubetako ordezkariak, oraindik ez dagoelako argi bietako nork jokatuko duen zapatuan Ostadarren kontra mailari eusteko promozio partidua. Berdinketaren aurrean araudiaren interpretazio ezberdinek ekarri dute zalantza, eta federazioaren sailkapenean Antzuola Aretxabaletaren aurretik argitaratzeak ez du lagundu. 

Hika-mika ekar dezakeen gaia du Gipuzkoako futbol federazioak esku artean. Mailari eusteko borrokan Antzuolak, Aretxabaletak eta Bergarak puntu kopuru berberarekin amaitu dute liga. Bergarak kategoria galdu duela ez du inork zalantzan jarri, baina orain ez dago garbi zapatuko promozio partidua UDAk ala Antzuolak jokatu behar duen. Hasiera batean Antzuola izango zela eman zuen jakitera federazioak, eta halaxe argitaratu zuten zenbait komunikabidek, tartean GOIENAk. 

Federazioaren webgunean, baina, Antzuola Aretxabaletaren aurretik dago sailkapenean, eta batzuek zein besteek modu ezberdinean interpretatzen dute hiru talderen arteko puntu berdinketaren aurrean zein izan behar den gailentzen den erabakia: "Gure ustez araudia garbi dago, eta halaxe jakinarazi diogu federazioko presidenteari. Baina, federazioan ez dakite sailkapena automatikoki egiten duen programak zergatik jarri duen Antzuola Aretxabaletaren aurretik, eta Euskal Futbol Federazioarekin eta Espainiakoarekin kontsultatzekotan geratu dira, badaezpada. Baina, ulertzen dugu Antzuolakoek izan dezaketen kezka, zain egote honek ez diolako inori ere laguntzen", adierazi du UDAko ordezkari Adrian Merinok. "Eta pena da, kluben artean harreman ona dugulako".

Antzuolakoek, berriz, beste modu batera interpretatzen dute araudia, eta uste dute Aretxabaleta dela zapatuan Ostadarren promozioa jokatzera joan beharko litzatekeen taldea.

Asko nahastu daitekeen gaia

Gaia dezente nahas daiteke, federazioak erabakia hartzen duenean taldeetako batek errekurtsoa aurkeztuko balu. Eta bitartean, federazioaren erantzunaren zain daude bi taldeak, kluben artean giroa nahasteko arriskuarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak