Euskadiko txirrindulari federazioak antolatuta jokatu zen zapatuan BTT Euskadi Open-DH txapelketa Igantzin. Bost debagoiendar izan ziren podiumean eta nork bere kategoriari dagokion saria jaso zuen.
Lokatz eta ur handiko proba izan zen. Betibehera taldeko Iraitz Etxebarriak egin zuen denbora onena gizonetan; 3:04-34. Emakumeetan kadete mailako Hondarribia txirrindulari elkarteko Naroa Aranbarrik irabazi zuen; 5:36-79.
Lokatzakoak ondo
Lehenengo urteko kadeteetan Jon Larrea izan zen onena, Master 30 kategorian Txomin de Vega elgetarra eta Master 40 kategorian Manu Castro. Bigarren postua egin zuten bigarren urteko kadete Ibon Odriozolak zein 23 urtetik azpikoa den Unai Larreak.