Mondrak irabazi du UDAren kontrako derbia: 3-0

Mireia Bikuña 2018ko mai. 13a, 18:41

Emaitzak erakusten duena baino askoz gehiago kosta zaio Mondrari lehia irabaztea. Iker Sanchezek, Mikel Barberok eta Gorka Erañak sartu dituzte golak.

Bi zatiak oso parekatuak izan dira. Bi taldeek egin dituzte gol aukerak, eta arrasatearrak aurreratu dira markagailuan 44. minutuan, areaz kanpoko falta jaurtiketa batekin. 

Abantailarekin jokatu eta UDAk estutu arren, bukaera arte ezin izan dute lehia erabakita utzi. Azken hamar minutuetan sartu dituzte beste bi golak. Azkena, 89. minutuan.

Bergarak, bere aldetik, 2 eta 1 irabazi dio Hernaniri Agorrosinen.

Erregional Preferentea

Bestalde, aste bukaeran jokatu da Erregional Preferenteko azken jardunaldia, eta sailkapenak erakusten du, Bergarak, 32 punturekin maila galdu duela. Azkenaurreko lekuan bukatu dute mahoneroek liga txapelketa.

Bestalde, 32na punturekin bukatu dute Aretxabaletak eta Antzuolak, 13. eta 14. lekuetan hurrenez hurren. Puntuetan berdinduta daudenez, bihar argituko da zeinek jokatu beharko duen play-off-a.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak