Debagoiendarrak izan dira nagusi Gorlako Igoeraren 27. edizioan. Aitor Zabaleta beste behin izan da azkarrena eserleku bakarrekoen kategorian, eta aurten lehen aldiz parte hartu duen Xabi Fernandez arrasatearrak egin du denborarik onena turismoetan.
Zabaletak lehen txanda korritu ahal izan du bakarrik. Izan ere, bere bigarren txandari hasiera eman aurretik Jon Villar pilotuak istripu bat izan du, eta komisarioek bandera gorria atera dute lasterketa geratzeko. Gidari batzuek ez diote kasurik egin seinaleari, eta helmugara jarraitu dute. Hori dela eta, komisarioen erabakia izan da horien bigarren txanda aintzat ez hartzea. Istripua izan duen Villar onik dagoela adierazi dute antolatzaileek.
Sailkapena:
Eserleku bakarrekoetan:
1- Aitor Zabaleta 02:49.081
2- Asier Bidaburu 02:59.134
3- Ruben Nogueiras 03:08.584
Turismoetan:
1- Xabi Fernandez 02:55.955
2- Iñigo Olabegogeaskoetxea 02:55.970
3- David Pelaez 02:59.625
Bergarakoak:
1- Aitor Zabaleta 02:49.081
2- Mikel Alustiza 03:03.574
3- Ander Sarrao 03:06.998
Sailkapena klaseka:
1. klasea: Iñaki Racamonde 03:22.701
2. klasea: Ioritz Alkorta 03:08.579
3. klasea: Iñigo Errasti 03:13.621
4. klasea: David Pelaez 02:59.625
5. klasea: Txus Jaio 03:01.203
6. klasea: Xabi Fernandez 02:55.955
7. klasea: Ruben Nogueiras 03:08.584
8. klasea: Aitor Zabaleta 02:49.081
9. klasea: Rafael Diaz 03:16.931
10. klasea: Mikel Alustiza 03:03.574