Askotariko dantzak Italiara joaten laguntzeko

Txomin Madina Milikua 2018ko mai. 12a, 11:00

Irailean Italiara egingo duen ikas-bidaiarako dirua jasotzeko, Arizmendi Ikastolako batxilergoko 1. mailako ikasleek Mundu txiki bat Amaia Antzokian ikuskizuna eskaini zuten atzo.

Eurovision jaialdian oinarrituta, baina kontzeptua mundu osora zabalduta, Mundu txiki bat Amaia Antzokian izeneko ikuskizuna eskaini zuten atzo iluntzean Arrasaten Arizmendi ikastolako 1. batxilergoko ikasleek. Askotariko dantzak izan ziren ikasleek eurek antolatu eta sortutako ikuskizunaren muina. Irailean Italiara egingo duten ikas-bidaiarako dirua batzea zen emanaldiaren helburua, eta esan daiteke ikuskizunari esker helburua gertuago dutela, jende asko gerturatu zen-eta Amaia antzokira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak