Mondrak eta Aretxabaletak derbia dute domekan Mojategin

Xabier Urtzelai 2018ko mai. 10a, 15:50

Bartzelonak eta Real Madrilek joan den asteko derbian ez zuten askorik jokoan, eta eskerrak, astebete geroago oraindik bueltaka dabiltza-eta partiduarekin. Ibarrera etorrita, Mondrak eta Aretxabaletak ere ez dute sailkapenean askorik jokoan, baina Mojategiko berdegunera garaipen gosez zelairatuko dira biak ala biak (domeka, 16:30). Hil ala biziko partiduak, baina, erregional preferentean jokatuko dituzte.

Ohorezko erregionalean denboraldiko azken derbia jokatuko dute domekan Mondrak eta Aretxabaletak (16:30, Mojategi, Klubaren Eguna). Sailkapenean ez dute askorik jokoan, baina derbiak beti dira erakargarri). Maila berean, Bergarak ere domekan jokatuko du, Hernandiren kontra (16:30, Agorrosin).

Hiru talde arriskuan

Erregional Preferentean, berriz, urte osoko lana jokoan izango dute mailari eusteko lehian dabiltzan Antzuolak (32 puntu), Bergarak (31) eta Aretxabaletak (29). Asteburuan ligako azken partidua jokatuko dute, eta Aloña Mendi eta Mondra dira lasai egon daitezkeen bakarrak. Beste hirurendako hil ala bizikoa izanngo da. Sailkapeneko azken bi taldeek zuzenean galduko dute kategoria, eta azken hirugarrenak promozio partidua jokatuko du. Ordizia (21) jaitsita dago jada, baina bailarako taldeekin batera Ikasberri (32) ere arriskuan dago, eta horien artean egongo da saltsa.

Bada, Antzuolak Ikasberriren zelaian jokatuko du (17:30), Aloña Mendik Eibarren (domeka, 16:30), Bergarak Lagun Onaken zelaian (17:30), Mondrak Elgoibarren kontra (17:30) eta Ordiziaren zelaian Aretxabaletak (17:30). Kontuz bihotz taupadekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak