'Eta hik? Nola bizi dunk euskara?' berbetarako gai izan dute ikasleek Huhezin

Mirari Altube Arrese 2018ko mai. 7a, 16:21

Euskararen erabileraren garrantziaz sentsibilizatzeko eta jarrera aktiboagoak bultzatzeko aurtengo hirugarren eta azken Ika Mizka saioa egin dute Mondragon Unibertsitateko Eskoriatzako fakultatean. Nerea Aliasek gidatuta hainbat gonbidatu izan dituzte lagun ikasleek, besteak beste, Go!azen-eko Lorea Iribar, Ane Urrutikoetxea kazetaria eta Markel Alberdi kirolaria.

Gaztezulok, Mondragon Unibertsitateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean antolatutako egitasmoa da Ika Mizka, eta seigarren edizio honetan ikasleak euskararen erabileran "aktibatu" nahi dituzte; horretarako, Euskaraldiaren helburuekin bat egin dute.

Euskara uste baino "espazio eta esparru gehiagotan erabili" daitekeela eta sormen eta "komunikazio tresna baliagarria" dela ezagutzera eman diete ikasleei mahaiaren bueltan elkartutako gonbidatuek, hala nola, Ane Urrutikoetxea eta Gaizka Izagirre kazetariek; Markel Alberdi igerilariak; Lorea Iribar, Go!azen saioko kideak; Oihane Agirre, Goiena telebistako zuzendariak; Zuriñe Maguregi Gaztezuloko zuzendariak; Josu Waliño, PuntuEus fundazioko kideak; eta Iñaki Aristondo, Ttakun kultur elkarteko kideak.

Bizipenak eta iritziak partekatu dituzte bi orduz, baita mahai gainean jarri ere euskaraz bizitzerakoan izandako gorabeherak, pozak, oztopoak, bitxikeriak…

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak